Shalma Midje Ekuatore Gineako deialdian, Munduko txapelketa prestatzeko

Juan Luis Romatet

Shalma Midje, Zumaiakorekin jokatutako partida batean. (Zumaiako Futbol Taldea)

Zumaiako Futbol Taldeko jokalaria deitu du Ekuatore Gineako selekzioko hautatzaileak Munduko txapelketa prestatzeko kontzentraziora. Gaurtik hilaren 9ra bitartean egingo dituzte saioak Marokon.

Shalma Midje futbol jokalari zumaiarra deitu du Ekuatore Gineako futbol selekzioko hautatzaileak, datorren urtean egingo den Munduko futbol txapelketa prestatzeko Marokoko hiriburu Rabaten egingo dituzten prestatze saioetara. Gaur hasi eta apirilaren 9ra bitartean egingo dituzte saio horiek. 

Aurretik ere deitu izan dute Zumaiako Futbol Taldeko jokalaria, Ekuatore Ginearekin jokatzera. Duela hilabete batzuk, otsailaren hasieran, Afrikako Kopako kanporaketetan aritu zen Shalma Midje Afrikako selekzioarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide