Lekeitioko Masterra jokatuko du Frida Watkinsek

Juan Luis Romatet 2025ko api. 2a, 13:00

Frida Watkins eta Maite Ortiz de Mendibil, Lekeition egindako aurkezpenean. (Eraman)

Maite Ortiz de Mendibilekin osatuko du bikotea zumaiarrak, Jai Alai Ligarako puntuagarria den txapelketan. Larunbatean jokatuko dute partida, eta Elaia Gojenola eta Maia Goikoetxea izango dituzte aurkari. 

Emakumeen Jai Alai liga Lekeitiora helduko da aurten. Apirilean zehar jokatuko dute Bizkaiko herria zesta puntako Masterra, eta gizonezkoen partidez gain, aurten emakumezkoenak ere jokatuko dituzte. Emakumeen lau bikote arituko dira lehian, zortzi puntista, eta horien artean izango da Frida Watkins zumaiarra. 

Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarrarekin osatuko du bikotea Watkinsek. Elkar ondo ezagutzen dira. Izan ere, Ortiz de Mendibil Zumaiako klubean aritu zen duela urte batzuk. Azken urteetan bikotea ere osatu dute txapelketa batzuetan.

Datorren larunbatean, hilaren 5ean, jokatuko dute Ortiz de Mendibilek eta Watkinsek Lekeitioko Masterreko lehen finalerdia. Elaia Gojenola eta Maia Goikoetxea izango dituzte aurkari, 19:00etan jokatuko den partidan. Norgehiagoka irabaziko balute, finala apirilaren 17an jokatuko lukete. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide