'Eukalyptus' antzezlana, ostiralean Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutia dantzariak idatzitako testu batean oinarritzen da antzezlana. Sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean eta Turismo Bulegoan.

Eukalyptus antzezlana ikusteko aukera izango da etzi, ostiralez, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutia dantzariak sortutako idatzi batean oinarritzen da antzezlana, eta Urrutia bera eta igoko dira oholtza gainera. 

Sarrerak aurrez eros daitezke Turismo Bulegoan edo, Internet bidez, sarrerakzumaia.eus webgunean, 6,35 euroan (4,45 euroan Gazte Txartelarekin). Egunean bertan aretoko leihatilan ere salgai izango dira. 

Antzezlanaren berri ematen duten honako bideoan:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide