Olagarro zopa lehiaketarako izen ematea zabaldu du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2025ko api. 4a, 09:00

Olagarro zopa lehiaketako parte hartzaileak.

Santelmoen repetizioetan egingo dute Beheko Plaza elkarteak antolatutako lehiaketa. Izen ematea apirilaren 9ra arte egongo da zabalik. 

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Olagarro zopa lehiaketa egingo da Zumaia San Telmo jaien repetizioetan. Maiatzaren 3an egingo dute, Torreberriko aterpean.

Lehiaketa gastronomiko hau herriko elkarteei zuzenduta egon da, baina parte hartzeko gogoa duen edonori zabaltzea erabaki dute antolatzaileek. Lehiaketako partaide izan nahi dutenek apirilaren 9a baino lehen eman beharko dute izena Beheko Plazak Hogarrean duen bulegoan, 943-86 27 41 telefono zenbakira deituta, edo behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide