Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Kzgunearkein elkarlanean, adinekoei zuzendutako Internet ikastaroa antolatu du. Sarean mugitzeko oinarrizko ikasgaiak eskainiko dituzte bertan. Ikastaroa maiatzaren 5etik 16ra bitartean emango dute, goizez, 9:00etatik 11:00etara, Kzguneak Foronda kultur etxean duen gelan.
Izena emateko aukera zabaldu du dagoeneko Beheko Plazak. Elkarteak Hogarrean duen bulegoan eman ahal izango da, behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita, edo 943-86 27 41 telefono zenbakira deituta.