Ahobizi izango da Maitane aurtengo Euskaraldian. Beretzat, euskara da bere lanerako tresna. EITBko kazetaria da, eta lanetik at etxean, kalean, eta lagunartean euskaraz bizi da.
Hikaz ere aritzen da, eta pozez hartu du Zumaia Hikaldiaren parte izatea. Hala ere, argi du berari Nokaz hitz egin deizaioten gustatzen zaiola, eta gertatzen zaiolako, nabarmentzen du Tokaz hurreratu baino nahiago duela euskara hutsean jardun.
Euskarak jasaten duen zapalkuntzaren aurrean guri dagokigula salbatzea azpimarratu du. Euskara egunerokoan oso presente dauka, eta Onintza Enbeitarekin bat egiten du esaten duenean euskara erabili behar den hizkuntza dela, ez ordea gordeta izan behar den altxorra. Hurrengo galdera botatzen digu; euskararekiko konpromisoa guk hartzen ez badugu, nork hartuko du?