Bi film ikusteko aukera izango da asteburu honetan ere Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Bi filmetarako sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.
Gaur hasi eta astelehenera bitartean, hiru egunez, Borja Cobeaga zinemagile donostiarraren Los aitas filma emango dute. Quim Gutierrez, Juan Diego Botto, Iñaki Ardanaza eta Mikel Losada aktore lanetan dituen filma 19:30ean emango dute.
Igande arratsaldean, berriz, haurrentzako zinema saioa izango da. 17:00etan hasita, Looney tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna filma emango dute Zumaiako zinema aretoan.
Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna'
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!