Tomate landareak zaindu eta osasuntsu mantentzeko aholkuak emango dituzte bihar arratsaldez Zumaiako Baratze parkean, Furgobaratzaren bisitarekin batera. 18:00etan izango da jarduera, eta baratzeetako erabiltzaileez gain edozein gerturatu daiteke bertara.
Apirileko bisitan tomate landareen zaintza izango dute hizpide. Landare mota hori osasuntsu matentzeko hainbat aholku emango dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... Horrekin batera, tomate landareak oparituko dituztela ere azaldu dute Furgobaratzeko arduraduna den Kimubat taldeko kideek.
Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du, 18:00etan hasi eta 19:30ean bukatuko da.