Zazpigarren izenera heldu da Euskaraldiaren Zumaiako hamaikakoa. Carmen Lopez zumaiarrak ere Euskaraldiko txapa eramango du paparrean, Belarriprestena hain zuzen.
Andaluzian jaiotako zumaiarra da Carmen Lopez. 8 urterekin etorri zen Zumaiara, eta bere ametsa de euskaraz hitz egin ahal izatea bilobekin. Gaztaroan gazteleraz hitz egiten zuen kalean, etxean eta lagunartean, baina aitak esandako hitzak grabatuta gelditu zitzaizkion: "Gu etxean andaluzak izango gara baina kalera irtetzen garen momentuan herriko hizkuntza eta kultura errespetatuko dugu".
Hala dio Carmenek: "Heldua nintzenean zaila zen euskara ikastea, lana eta umeen zaintzak nituelako tarteko; baina nire semeek euskaraz ikasteko hautua hartu genuen senarrak eta biok. Orain jubilatuta nago eta denbora daukat euskara ikasteko. Bost urte daramazkit AEK-n eta oso garrantzitsua da niretzat jende desberdina ezagutzea. Aurtengo Euskaraldian belarriprest rola hartuko dut baina gustatuko litzaidake 11 egunetatik haratago jarraitzea euskaraz egiten".
Bere konpromisoa saiatzea dela garbi erakutsi du Carmen Lopezek.