Euskaraldiaren hamaikakoa osatzeko gutxi falta da. Garazi Alkorta da Zumaiako hamaikakoko zortzigarren izena.
Garazik aurten belarriprest rola hartuko du. Irakaskuntzara egin du salto eta euskara gutxi entzuten du inguruan, horrexegatik, berari baino ingurukoei eginarazteko ariketa egin nahi du. Aitortu du, irrabarrea jartzen zaiola aurpegian kosta egiten zaien horiek euskaraz hitz egiten saiatzen direla ikustean.
Bere kasuan, kontatu digu eskolak egin ziola erdalduntzea. Usurbiletik Donostira joan zen LH ikastera eta bertan ikasi zuen gaztelania. Gaur egun, azpimarratzen du erdarazko elkarrizketetan askotan euskaraz egiteko joera ateratzen zaiola.
Mendizalea da zaletasunez, eta mendia eta euskaldunak beti eskutik joan diren arren, nabarmentzen du aldaketak ematen ari direla azken urteetan. Orain jende anitzagoak parte hartzen du lasterketetan, eta aniztasun horren baitan hizkuntza portaerak ere ez dira berdinak; erdara lehen baino gehiago entzuten dela dio.