Trafikoa etengo dute asteazken bazkalondoan, Itzulia dela eta

Juan Luis Romatet 2025ko api. 6a, 17:00

2023ko Itzulia Zubitxikitik pasatzen. (Juan Luis Romatet)

Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa Zumaiatik igaroko da datorren asteazkenean, hilaren 9an, arratsaldeko lehen orduetan. Hori dela eta, ordubete inguruan trafikoa etenda izango da. 

Zarauztik abiatuko da datorren asteazkenean Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa eta Beasaien amaituko da. Zarauztik aterata, kostako errepidea hartuko du tropelak, eta Getaria zeharkatu eta gero, Zumaiara helduko da Santiagotik; behin Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokia pasatuta, Txikerdiko biribilgunera helduko dira, eta handik Oikiarako bidea hartuko du.

Segurtasuna bermatzeko, errepideak ordubete lehenagotik itxiko dituzte. Ondorioz, 12:45 etatik 13:50era bitartean ezin izango da Zumaian sartu-irtenik egin. Trafikoan eta lanereko joan-etorrietan eragina izango duen etena izanik, Zumaiako Udalak herritarrei gomendatzen die bidaiak aurrez planifikatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide