Ikusgai daude Iñaki Orejaren margolanak Oxford aretoan

Mireia Galarza Bastida 2025ko api. 5a, 10:00

Erakusketa apirilaren 22ra arte bisitatu ahal izango da Oxforden; egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

Ostegun arratsaldetik zabalik dago Oxford aretoan Iñaki Orejaren Ehundura eta koloreen sinfonia erakusketa. Azken lau urteetan sortu dituen koadroen bilduma zabaldu du artista zumaiarrak Alondegian, eta bertan abstrakziotik abiatutako lanak izango dira ikusgai. Ehundura eta koloreen sinfonia jarri dio izena erakusketari, bere hitzetan, horixe eskaintzen baitute bilduma horretarako aukeratutako 32 koadroek. 

Erakusketa apirilaren 22ra arte bisitatu ahal izango da Oxforden; egunero, 18:00etatik 20:00etara. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide