Nekazaritzako ibilgailuen ikuskapenak egiteko aukera izango da bihar eta etzi

Julene Frantzesena 2025ko api. 6a, 10:00

Traktore bat.

Bihartik maiatzaren 15era bitartean hainbat hitzordu jarri dituzte ikuskapenak egiteko eskualdean. Lehen hitzordua Oikian izango da, bihar, eta bigarrena Zumaian bertan, etzi..

Bihar, astelehenarekin, hasiko dira nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoak (IAT) egiten Urola Kostan. Azterketa guneetako teknikariak eta unitate mugikorra izango dira hitzordu horietan, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiten. 

Hain zuzen ere, Oikia auzoan ekingo diote ikuspenei; bihar bertan, 09:00etatik aurrera, Iparragirre baserrian. Etzi, ordu berean, Zumaiako Urola plazan jarri dute hitzordua, Autos Zumaiaren ondoan. Zestoako Sansinenea industrialdean, berriz, maiatzaren 12an izango dira, 12:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide