Sua piztu da Kantauri plazako pisu batean

Mireia Galarza Bastida

Suhiltzaileak sua itzaltzen. (Mireia Galarza Bastida)

Udaltzaingoak hedabide honi adierazitakoaren arabera, oraindik ez dakite zerk eragin duen sua.

Sutea piztu da gaur arratsaldean Kantauri plazako etxebizitza batean. Ertzaintzak Zumaia Gukari azaldu dionaren arabera, duela ordubete inguru piztu da sua, baina zorionez, ez zegoen inor etxean. Horrenbestez, ez da zauriturik izan.

Badaezpada, baina, inguruko etxeetako bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte. Udaltzaingoak hedabide honi adierazitakoaren arabera, oraindik ez dakite zerk eragin duen sua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide