Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu han eta hemen Gernika-Palestina herri ekimenak, eta Zumaian ere elkarretaratzea egingo dute bihar, asteartea. 19:00etarako jarri dute hitzordua Saregileen plazan; Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean egingo dute kontzentrazioa.