Trikitixa doinuak entzun ziren pasa den larunbatean Agurainen. Arabako herrian ospatu zuten Trikitixa eguna, eta Euskal Herri osoko trikitilariak bildu ziren bertan. Hutsik egin ez zutenak Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako trikitixa ikasleak izan ziren. Zapi berdea lepoan zutela, trikitixa jotzen eta panderoa astintzen aritu ziren egunean zehar.
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak beste jarduera bat antolatu du aste honetarako. Hala, etzi, asteazkenez, kantu koraleko kontzertua egingo dute Zumaiena ikastetxeko domoan. 19:00etan hasiko da emanaldia.