Heriotzaren inguruko tailerra antolatu du Txiribueltak ostegunerako

Juan Luis Romatet

Tailerra gidatuko duen Naroa Martinez pedagogoa. (Guraso.eus)

0 eta 6 urteko bitarteko haurren gurasoei zuzendutako saioa eskainiko du Naroa Martinezek Sagarbideko aretoan, 18:00etatik aurrera.

Haurrekin heriotzari buruz hitz egiteko pistak eta aholkuak emango ditu Naroa Martinez pedagokoak etzi, osteguna, 18:00etatik aurrera, Sagarbideko aretoan. Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez du izena hitzaldiak, eta 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei egongo da zuzenduta. Txiribueltak antolatutako jarduera bada ere, tailerra irekia dela azpimarratu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide