Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusek ez dituzte geldialdiak egingo moilan datozen hiru asteetan. Neurri hau datorren larunbatean, hilaren 12an, sartuko da indarrean eta maiatzaren 5era arte iraungo du, San Telmo jaiak amaitu arte, hain zuzen ere. Horren helburua da Aste Santuan herrigunera sartzen den trafikoa arintzea.
Hala, apirilaren 12tik maiatzaren 5era arte Patxita Etxezarreta kaleko geralekuetan bakarrik egingo dituzte geldialdiak aipatu autobusek.