'Titiritari' liburuaren aurkezpen antzeztua egingo dute gaur Oxforden

Erredakzioa

'Titiritari' liburuaren arduradunak. (Anita Maravillas)

Miren Amurizak idatzitako liburua modu bitxian aurkeztuko dute: Malen Amenabar ilustratzaileak aurkeztua eta Anita Maravillas konpainiak antzeztua.

Titiritari liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldez, 17:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ez da ohiko aurkezpena izango da, antzeztua izango delako. 

Titiritari poema liburu ilustratua da, haur zein helduei zuzendua; irakurtzeko, abesteko eta jolasteko. Miren Amurizarenak dira testuak eta Malen Amenabar arduratu da ilustrazioez; biak ere Portal 71eko kideek eta Anita Maravillasek elkarlanean egindako antzerki-ibilbidean oinarrituta daude. Justu, gaurko aurkezpen antzeztuan parte hartuko dute ilustratzaileak eta antzerki konpainiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide