Basadi kalea itxiko dute bihar goizez, kiroldegian egingo dituzten lan batzuk direla eta

Juan Luis Romatet 2025ko api. 8a, 13:00

Lubaki kiroldegia.

Goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean itxiko dute, GKNko aparkalekutik Arroaerreka gaineko oinezkoen zubira arteko tartean. Instalazio fotoboltaikoaren egitura elementuak eta plakak Lubakiko teilatura igotzeko lanak egingo dituzte denbora horretan.

Arroaerreka ibaiaren paraleloan doan Basadi kalea itxi egingo dute bihar goizez, GKNko aparkalekua eta ibaiaren gainetik doan oinezkoen zubira arteko tartean. Denbora horretan, Lubaki kiroldegiaren teilatuan jarriko duten instalazio fotoboltaikoaren elementuak igoko dituztela adierazi du udalak. 

Kalea lau orduz ixtea aurreikusi dute, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean. Ingurune horretan aparkatutako autoak kendu egin beharko dituzte, eta ezingo da han aparkatu lanek iraungo duten denboran. Kiroldegi albotik doan espaloia ere ezingo dute oinezkoek erabili; bai, ordea, ibaiertzetik doana. Kiroldegiko sartu irtenak, berriz, osasun zentro aldera ematen duen atetik egingo dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide