Erabakita zer pilotarik jokatuko duten santelmoetako esku pilota jaialdia

Juan Luis Romatet 2025ko api. 8a, 15:00

Peio Etxeberria arituko da buruz buruko final laurdeneko partidan, Zumaian. (Aspe)

Jaialdia hiru partidaz osatuko zela iragarri bazuten ere, azkenean bi norgehiagoka jokatuko dituzte Aitzuri pilotalekuan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Esku pilota profesionaleko jaialdia jokatuko dute apirilaren 27an, igandea, Aitzuri pilotalekuan. San Telmo jaien barruan antolatutako jaialdia, bi partidaz osatuko da, nahiz eta hasiera batean iragarri zuten hiru izango zirela jokatuko zituzten norgehiagokak. 

Buruz buruko txapelketako final laurdena jokatuko da Aitzurin, eta jaialdia amaitzeko eskuz binakako norgehiagoka. Jaialdia 17:15ean hasiko da. 

Iragarri dituzte zer pilotari arituko diren aipatu egunean Zumaian. Buruz burukoan, Peio Etxeberria Artola eta Elordiren arteko partidako irabazlearekin neurtuko da. Binakakoan, berriz, Ezkurdia eta Zabaleta, Peña II.a eta Mariezkurrenaren aurka arituko dira.

Sarrerek 25 edo 30 euro balio dituzte, eta entradasfronton.com webgunean eskura daitezke dagoeneko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide