Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte datorren asteburuan. Buruz buruko modalitateko partidak izango dira, kadete eta senior kategoriatan. Horietan, Zumaiako Kirol Elkarteko bost puntista arituko dira lanean: kadetetan bi eta hiru senior mailan.
Gaur, 19:15ean hasita, kadete mailako partidak jokatuko dituzte. Lehen partidan, Zumaiako Marlon Watkins Danok Bat klubeko Agirregomezkortaren aurka arituko da. Jarraian, Mikel Silvetik Gazteleku Bat klubeko Lopetegi hartuko du. Eguna amaitzeko, Frida Watkins Danok Bat klubeko Otañorekin neurtuko da.
Bihar jokatuko dituzte senior kategoriako beste bi partidak. Zumaian, eguerdiko 12:00etan hasita, Egaña Hondarribiko Basterraren aurka arituko da. Zapatuan baita ere, baina Donostian, eta gauez (22:45ean), Cosme Agirre Hernandezen aurka arituko finalerako txartelaren bila.