Arrantzaleen urdin kolorez jantziko da Zumaia apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera artean. Apirilaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dituzte San Telmo jaien lehen asteburua, eta jaien repetizioak hurrengoan. Pilota egokituko saioak emango die hasiera jaiei, Odietan, eta banderaren jaitsierarekin amaituko dira hamar egun geroago.
Bien artean, herrian ohikoak diren ekitaldi ugari izango dira: txupinazoa eta erraldoi eta buruhandien kalejira, bertso saioa eta dantzaldi eta kontzertuak, zaldi karrerak eta trainerillen estropadak, danborradak eta olagarro zopa lehiaketa. Ekitaldi eta jarduera horiek guztiak biltzen dituen egitaraua prestatu du udalak, herriko eragile desberdinen laguntzarekin.
Arduraz jokatzeko deia
Herriko kaleak eta txokoak bete egingo dira festek iraungo duten bi asteburuetan. Hori dela eta, "festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen", eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Kofradian, festa-gauetan, eraso matxisten aurkako gunea izango dela ere iragarri du udalak.
Horrekin batera, herriko nerabeekin lanketa berezia egingo dute jaietako bi larunbatetan, haiengan kontsumo arduratsua sustatzeko. Hala, Ai Laket! elkarteko hezitzaileak izango dira aipatu egunetan Zumaiako kaleetan.
Egitaraua
Apirilak 25, ostirala
- 18:00. Odieta frontoia. Pala egokitua bikoteka, GKS eta IAk antolatuta.
- 19:30. Kofradia. Euskaraldiaren aurkezpena eta kalejira dantzatua.
- 21:00. Txosnagunea. DJ gaua: Arsenike, KIKA 1000, Luji eta Goiko.
- 22:00. Zumaiena. bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Jon Maia.
Apirilak 26, larunbata
- 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
- 12:00. San Telmo ermita, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
- Ondoren, hamaiketakoa, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak.
- 12:30. Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar.
- 12:45. Ondartxo, euskal dantzak Musika Eskolako haurren eskutik. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan.
- 13:30. Kofradia, Zumaiako Arku Dantza eta Zahagi Dantza.
- 14:30. Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria.
- Bazkalondoan, Hamarru elektrotxaranga kalejiran, Gazte Asanbladak antolatuta.
- 17:00. Odieta, haur jolasak Kulkiren industriaren herri kirolak.
- 18:00. Ustekabe txaranga kalejiran.
- 21:30. Torreberri, DJ saioa: Rodeo eta Murxi, GKS eta IAk antolatuta.
- 22:30. Txosnagunea, Gazte Eguna Kontzertuak: Bloñ-, Lukiek eta Chuleria, Joder!
- 22:30. Kofradia, dantzaldia Bide Batez.
Apirilak 27, igandea
- 08:00. Goiz soinua Joselontxos txarangarekin.
- 11:00-13:30. Oxford aretoa, santelmoetako XXII. Scalextric torneoa.
- 11:30. Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat, Arbustain Motor Elkarteak antolatuta.
- 12:00. Trikiti kalejira Trikitxas bikotearekin.
- 12:00. Sagarbide ikastetxetik irtenda, haurren danborrada.
- 12:30. Joselontxos txarangaren saioa.
- 13:20. Eusebio Gurrutxaga plaza, Batukada Feminista Sarea.
- 16:30-19:00. Oxford aretoa, santelmoetako XXII. Scalextric torneoa.
- 17:00. Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin.
- Jarraian, Torreberri, antzerkia Kalean otso, etxean uso, Patata Tropikala Antzerki Laborategia.
- 17:15. Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.
- 18:30. Joselontxos txarangaren kalejira.
- 18:30. Txosnagunea, Muxiko ikastaroa.
- 19:00. Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira.
- 22:00. Txosnagunea, DJ saioa: Jo Ta Txo.
- 22:15. Danborrada berezia.
- 22:30. Kofradia, dantzaldia: Sukar.
- Gauerdian, Kofradia, bandera igotzea Jose Antonio Urresti arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak.
- Jarraian, Kofradia, berbena Sukar taldearekin.
Apirilak 28, astelehena: San Telmo Eguna.
- 10:15. Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.
- 10:30. Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
- Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.
- 11:30-14:00. Odieta, puzgarriak.
- 12:30. Incansables txarangarekin kalejira.
- 16:30-19:00. Odieta, puzgarriak.
- 18:00. Kofradia, plaza dantzak eta gehiago.
- 18:00. Aitzuri pilotalekua, zesta-punta jaialdi profesionala. Gizonezko eta emakumezkoen finala.
- 18:30. Incansables txarangarekin kalejira.
- 19:30-22:30. Kofradia, dantzaldia Lotxo taldearekin.
Maiatzak 2, ostirala
- 12:00. Txosnagunea, Lierniren omenezko patata tortila txapelketa.
- 17:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.
- Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
- 19:30. Amaia plaza, irrintzi txapelketa eta poteo feminista.
- 19:30. Oxford aretoa, Bertsofesta.
- 21:00. Txosnagunea, Bertsio Gaua.
- 21:30. Torreberri, DJ saioa: Guija, Loti eta Huegun, GKS eta IAk antolatuta.
Maiatzak 3, larunbata
- 10:00. Aita Mari II. Bela Estropada.
- 10:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, XXV. Olagarro-zopa lehiaketa. Ekitaldia alaitzeko trikitilariak: Elustondo anai-arrebak.
- 11:00-14:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak.
- 12:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 14:00. Arranpla, Elkartasun Argazkia.
- 14:30. Txosnagunea, bazkaria.
- Ordu berean, Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria, GKS eta IAk antolatuta.
- Bazkalostean, Zumaiako Karropoteoa, GKS eta IAk antolatuta.
- 17:30. Herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira.
- 18:00. Odieta, Herri-kirol ikuskizuna.
- 18:30. Iraunkorrak txarangarekin kalejira.
- 21:30. Torreberri, kontzertuak: Kaparrak eta Rekiem, GKS eta IAk antolatuta.
- 22:00-01:00. Kofradia, diskoteka DJ Davila.
- 22:30. Txosnagunea, kontzertuak: Bikabi, Marte Lasarte eta Malakias MX3.
Maiatzak 4, igandea
- 08:00. Goiz soinua Zumai txarangarekin.
- 11:00. Eskola kiroleko piraguismo estropada.
- 12:00. Itzurun hondartza, zaldi lasterketa.
- 12:00. Sutan txarangaren kalejira.
- 17:00. Torreberri, haur antzerkia Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua.
- 17:00. Saregile plaza, Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta gurasoen taloen postua.
- 17:30. Trainerillen estropadak, XL. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XI. San Telmo saria (emakumezkoak).
- 18:00. Sutan txarangaren kalejira.
- 19:00. Eusebio Gurrutxaga plaza, Babarrunba taldearekin kalejira.
- 22:00. Kofradia, Joselu Anaiak taldearekin erromeria.
- Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra.
