Maite Aizpurua zumaiarrak eta Intza Alkain lasarte-oriarrak sortu eta antzeztutako Promesa berdina egin diegu lagun guztiei antzezlana ikusteko aukera izango da gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. Emanaldia 18:30ean hasiko da.
Iazko maiatzean aurkeztu zuten laguntasuna hizpide duen lana Donostiako Poltsiko Antzerkiko jaialdian. Hura prestatzen aritu ziren Zumaian, Aita Mari aretoan, eta une hartan elkarrizketatu zituen Gukak.