Martxan dira Moilaberrin dagoen tren geltoki zaharra eraberritzeko lanak. Eraikin berrituak Turismo Bulego berria, erakusketa gelak eta erabilera anitzeko espazioak jasoko ditu. Lanek 11 hilabeteko iraupena izango dute eta 2026ko otsailerako erabilgarri izatea espero dute.
Eraikina duela pare bat aste hesitu zuten, eta aste honetan bertan ekin diote eraberritze lanei. Lehen pauso bezala, geltoki zaharraren kanpoaldean denborarekin pilatutako pintura geruzak kendu dituzte.