Pare bat hamarkada daramatza bidaiatzen Ielu izengoitiaz ezagunagoa den Jose Luis Oiarzabal zumaiarrak. Mundua ezagutzeari ekin zion lehen zazpi urteetako esperientziak, historiak eta istorioak, eta beste pasarte ugari jaso ditu Giros, vueltas y mundos liburuan. Gaur aurkeztuko du argitalpena Alondegiko Oxford aretoan. 19:30ean hasiko da ekitaldia, eta berezia izango da, musikaz eta marrazkiz jantziko duelako: Saldak jarriko du musika, eta Ander Hormazurik marrazki bat egingo du zuzenean.