Datorren astelehenean hasita, Zumaiako Jai Alai Master Series zesta punta txapelketa jokatuko dute Aitzuri frontoian. Kantxaratuko den puntistetako bat Frida Watkins zumaiarra izango da. Ihartekin bikotea osatuta, Sorozabal eta Maialenen aurka arituko da finalerako txartelaren bila.
Azken urteotan onenen artean izan da Watkins, eta herrikideen artean bere balioa demostratu nahi duela dio. Finalera heltzea ere, are eta gehiago San Telmo egunean jokatuko denean, oso ondo egongo zela ere azaldu du.
Txapelketa osorako bonoak zein jardunaldi bakoitzerako sarrerak salgai daude dagoeneko www.eramanjaialai.com webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!