Euskaraldia 2025

Euskaraldiaren hamaikakoa: Jokin Gorostola

Erredakzioa 2025ko api. 16a, 09:30

Jokin Gorostola. (Euskaraldia)

Euskaraldiaren Zumaiako hamaikakoa osatze bidean da. Jokin Gorostolarena da bederatzigarren izena. Ahobizi rola hartuko du maiatzean egingo den Euskaraldian.

Jokin Gorostolak haurrekin egiten du lan kirolaren esparruan. Haurrak kirola egiten dutela ikusteak pozten du baina are gehiago pozten du haurrak kirolean eta euskaraz ari direla entzuteak.

Zumaian gaztelania geroz eta gehiago erabiltzen den garai hauetan, Euskaraldiari eta euskarari indar gehiago eman behar geniokela dio, ez ezik finkatutako egunetan, baizik eta urte osoan zehar. Horren ondorioz, bere rola Ahobizi izango da aurtengo edizioan.

Nahiz eta inguruak ez lagundu, telebistak, bideojokoek, etab. duten indarra dela eta, helduok dugun eredu lanaz hausnartzen du. Pentsatuz, haurrei espazioak eskaini behar dizkiegula euskaraz gozatzeko, kirolean disfrutatzeko…
“Beraz, hitz egin dezagun euskaraz, egin dezagun kirola euskaraz, harremandu gaitezen euskaraz, ez dakienari erakutsi diezaiogun gure hizkuntza eta ez dezagun horren erraz gaztelerara jo”, gogoetarekin amaitu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide