Datorren astelehenean, apirilaren 14an, irekiko ditu berriro ateak Hamarratz jatetxeak. Bazkari menuak bakarrik eskainiko ditu, momentuz, Artadi auzoan kokatzen den jatetxeak, eta astearen barruko bazkariak 25 euro ordaindu beharko dira, aldiz, asteburuetakoak eta jaiegunetakoak, 30 euro. Astelehenetik ostiralena 11:30etik 16:30era irekiko ditu ateak; asteburuetan eta jaiegunetan, aldiz, 10:30etik aurrera.
Hamarratz jatetxeak dagoeneko zehaztu du lehenbiziko astean eskainiko duen menua. Honakoa hau izango da:
Lehenengoetan:
- Bakailao entsalada epela piper eta tomate gozo olio-ozpinetan.
- Perretxikoz beteriko hostopila.
- Udaberriko risottoa.
- Pistoa eta txitxirioak parrilan.
Bigarrengoetan:
- Bakailao parrilan piper eta patatekin.
- Txahal masailak saltsan patata erreekin.
- Txipiroiak bere tintan.
- "Amamaren" lasagna.
Postreetan:
- Etxeko flana.
- Baratzeko gerezi loreen pana cotta.
- Etxeko pantxineta.
- Gazta tarta.
Erreserbak egiteko, herritarrek 622 36 80 92 telefono zenbakira deitu edota mezua idatzi beharko dute. Gainera, oraingoz afari zerbitzurik eskainiko ez den arren, zerbitzu horren inguruko berri laster emango dutela aurreratu dute arduradunek.