Urteko garai garrantzisuenetakoa da Aste Santua kristau komunitatearentzako. Kristautasunarekin lotutako elizkizun, prozesio eta bestelako jarduerak izango dira bihartik aurrera Parrokia eta Arritokieta artean. Erramu Igandeko prozesioa eta elizkizuna egingo dute bihar goizez Parrokian, Aste Santuko ospakizunei hasiera emanaz.
Apirilak 13, Erramu Igandea
- 11:00. Prozesioa komentutik Parrokiara. Erramuen bedeinkapena.
Apirilak 17, Ostegun Santua
- 19:00. Elizkizuna (elebiduna) Parrokian.
- 21:30. Otoitzaldia.
Apirilak 18. Ostiral Santua
- 10:00. Gurutz Bidea Goiko plazatik Arritokietara.
- 19:00. Elizkizuna (elebiduna) Parrokian.
- Bukaeran, boluntariorik bada eta eguraldiak laguntzen badu, Jaunaren hilobiratzea.
Apirilak 19. Larunbat Santua
- 19:00. Elizkizuna (elebiduna) Parrokian.
Apirilak 20. Pazko Igandea
- 10:30. Resurrexit Arritokietan.
- 11:00. Elizkizuna (elebiduna) Parrokian.