Igoera zuzenak ihes egin zien arren, denboraldi hasieran jarritako helburua betetzeko gai izan dira asteburuan etxean jokatutako igoera fasean. Atzo Saiekori 32-20 irabazi zioten finalaurrekoan, eta gaur ere nagusitasun handia erakutsi dute Hernaniren aurka.
Gauzak horrela, pozik egoteko moduan dauden Pulpo Eskubaloi Klubean, lehen taldeak Lehen Nazional Mailari eutsi baitio iaz igoera lortu ostean, eta bigarren taldeak ere beste koska bat egin du gora eta Lehen Lurraldeko Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Gaur ere Lubakiko harmailak bete dituzten jarraitzaileek eskubaloiaz gozatzeko modua izango dute aurrerantzean ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!