Alondegia kultur etxea itxita egongo da hurrengo egunetan

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 14a, 10:43

Alondegia kultur etxea.

Ohi bezala, Aste Santua dela-eta ez dute zerbitzu hori eskainiko egutegian ofizialak diren jaiegunetan, alegia, apirilaren 17tik 21era bitartean.

Ostegun santua da ostegun hau, hilak 17, eta horregatik, Alondegia kultur etxea itxi egingo dute egun horretan, eta hala egongo da hilaren 21era arte (egun hori barne). 

Aste Santua dela-eta, egutegian jaiegun ofizialak dira bost egun horiek, eta ohi bezala, herriko hainbat zerbitzuri eragingo die, tartean, kultur etxeari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide