Itxas Gain piragua elkarteko Irati Osa, Josefa Molina eta Iñigo Peña Espainiako Sprint Kopa Olinpikoa jokatzen izan dira asteburuan La Cartujan, Sevillan (Espainia), eta Peñak bi domina lortu ditu. Hala, nazioarteko txapelketetan lehiatzeko txartela eskuratu duela nabarmendu du klubak.
Emaitza onena K1 1.000 metroko proban lortu du Peñak, zilarrezko domina eskuratu baitu; K1 500 metrokoan, berriz, brontzezkoa jantzi du.
K1 500 metroko finalean lehiatu dira Osa eta Molina ere, B finalean, eta bertan, laugarren eta zortzigarren izan dira, hurrenez hurren. Osa K1 1.000 metroko B finalean ere aritu da, eta bosgarren egin du.
Bi emakumeek elkarrekin ere lehiatu dute K2 500 metroko B finalean, eta podiumetik gertu gelditu dira, laugarren eginda.
Klubak hirurek egindako lana txalotu du.