Igon Manzisidor Zumaiako bizilagunak erronka berezi batean parte hartu du astebruan: Ibai-Ondo Backyard kirol erronkan. Gipuzkoan aurreneko aldiz egin dute, Usurbilgo Santuenea auzoan. Erronka zen orduero 6,7 kilometroko itzuli bat egitea, bakoitzak ahal zuen itzuli gehien, eta Manzisidorrek 40 itzuli egin ditu. Imanol Aleson azkoitiarrak bakarrik egin ditu Manzisidorrek baino gehiago; 41 egin ditu hark. Bigarren izan da, beraz, zumaiarra.
Manzisidorrek 268,24 kilometro egin ditu guztira, 40 ordutan. Larunbatean 08:00etan hasi zuten erronka, eta igande gauerdia pasata amaitu.