Sakelako telefonoen eta tableten inguruko ikastaroa antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Intza Trula 2025ko api. 19a, 14:00

Hainbat mugikor. (Artxibokoa)

Maiatzaren 19tik 27ra iraungo du ikastaroak, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 8a izango da.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, KZ gunearekin lankidetzan, sakelako telefonoen eta tableten inguruko ikastaroa antolatu du. Elkarteak jakitera eman duenez, maiatzaren 19tik 27ra emango dira saioak, 09:00etatik 11:00etara.

Aipatu gailuetan trebatzeko ikastaroan izena eman nahi dutenek maiatzaren 8a izango dute horretarako azken eguna, elkartearen bulegoan, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 12:00etara. Aurrez aurre ez ezik, 943-86 27 41 zenbakira deituta edota behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita ere egin daiteke inskripzioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide