Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du Zumaiako Udalak. Laguntza hauen xedea da Gobernuz Kanpoko Erakundeei bultzada ematea, baita beste jarduera batzuk diruz laguntzea ere. Hori hala, laguntza eskuratu nahi dutenek, maiatzaren 26a baino lehen egin beharko dute eskakizuna.
Udalak deialdian zehaztu duenez, lau modalitate desberdinetan banatu dituzte laguntza hauek:
- 1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.
- 2. modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak).
- 3. modalitatea: Urola Kostako udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.
- 4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzenduta bekak.
Edonola ere, udalak argitu du Gizarte Zerbitzu Batzordean, modu berezian, aztertuko direla diru laguntza handia eskatzen duten proposamenak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren, eta, aurrekonturik balego, zehaztutakoa baino diru kopuru handiagoa onartzea posible izango litzateke. Eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan.