Maiatzaren 5ean zabalduko dute Musi-K udalekuetan izena emateko aukera

Intza Trula 2025eko apirilaren 20a

Zenbait haur, Musi-K udalekuetan. (Artxibokoa)

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako musika eta dantza udalekuak dira. Izen ematea maiatzaren 23an itxiko da.

Musi-K udalekuetan izena emateko epea maiatzaran 5etik 23ra bitartean egongo da zabalik. Musika eta dantza lantzea helburu duen udalekuak dira, eta 4 eta 12 urte arteko haurrei bideratuta daude.

Aurten, uztaileko bigarren hamabostaldian egingo dituzte udalekuok; uztailaren 14tik 24ra artean, 09:30etik 13:00etara, hain justu ere. Hori hala, izena emateko Alondegiko bulegora edota udaletxera joan daiteke; horrez aparte, telematikoki ere egin daiteke inskripzioa zumaia.eus webgunearen bitartez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide