Darahliren taldea bidaiaren azken hondarretan da jada

Maria Maya Manterola 2025eko apirilaren 17a

Itzuli aurretik, bidaiaren inguruko pentsamenduak partekatzeko beta hartu dute gaur, dunetan. Aurrez, musikako ikasleek aurkezpen berezia egin dute, propio bidaiaren harira sortutako bi abesti aurkeztu baitituzte kolaborazio berezi batekin.

Bihar hartuko du Zumaiarako bidea Darahliren taldeak. Bidaiaren azken hondarretan, azken egunotan bizitakoaren balorazioa egiteko eguna izan da gaur, osteguna.

Bazkalostean hartu dituzte dunetara joateko autobusak, eta paraje paregabeaz gozatzeko aukera izan dute, baita taldeko argazkiak egitekoa ere. Bidaiaren inguruko pentsamenduak eta emozioak partekatzeko beta hartu dute gero, 

Aurrez, goiz partean, Auserdeko wilayan aurkezpen berezia egin dute lehenago musika ikasleek. Propio bidaiaren harira konposatutako bi abesti aurkeztu dituzte han, gitarraz eta zeharkako flautaz lagunduta, eta kolaborazio berezi batekin; izan ere, Ali Saydah musikari sahararra aritu da haiekin. Txaloka lagundu dituzte gainerakoek abestiaren estribilloan: Kantu xinple honekin abestuko dugu elkarrekin, altxatu eta dantzatu, iritsi da saharauiar ahotsa!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide