'Tierra de nadie' filma emango dute egunotan Aita Marin

Intza Trula 2025eko apirilaren 18a

Horrez aparte, familia osoarentzako eskaintzari dagokionez, Diplodocus filma eskainiko dute igandean, hilak 20.

Gaurtik hasi eta astelehenera arte, 19:30ean, Tierra de nadie filma ikusteko aukera egongo da Aita Mari zineman. Albert Pinto zine zuzendariaren lana da, eta, aktore lanetan berriz, Luis Zahera, Karra Elejalde, Jesus Carroza, Vicente Romero, Paula Diaz ariko dira. Familia osoak gozatzeko filmari dagokionez, aste honetan, igandean, Diplodocus filma ikusi ahal izango da, 17:00etan.

Aspaldiko hiru lagunen historioaz hitz egiten du Tierra de nadie filmak. Mateo, el Gallego, guardia zibil heroikoa, Juan el Antxale, zorte txarraren eta langabeziaren ondorioz narko bihurtutako arrantzalea, eta Benito el Yeye, legearen eta delinkuentziaren arteko erdibidean dagoen gordailuzain judizial etsia eta adimentsua. Hiru lagun leku batek bananduta, Cadiz, eta, une bat, oraina.

Gaur, ostirala

  • 19:30. Tierra de nadie.

Bihar, larunbata 

  • 19:30. Tierra de nadie.

Etzi, igandea

  • 17:00. Diplodocus.
  • 19:30. Tierra de nadie.

Astelehena, apirilak 21

  • 19:30. Tierra de nadie.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide