Erabilgarri dago Trenbide pasealekuko komun publikoa

Intza Trula 2025eko apirilaren 18a

Komun publikoa, Trenbide pasealeakuan. (Zumaiako Udala)

Komun hori aldi baterakoa da, eta Zumaiako Udalak jakitera eman duenez, irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Zumaiako Udalak jakitera eman du Trenbide pasealekuko komun publikoa zabalik dagoela. Hilabete zehatz batzuetan soilik zabaltzen dute komun hori, eta, hain justu ere, aurten irailaren 30a bitarte erabili ahal izango da.

Udalak azaldu duen moduan, komuna urte osoan zabalik ez egotearen arrazoia da kostaldeko espazioan kokatuta dagoela, eta eremu horiek kontrolatzen dituen Espainiako Kostaldeko Zuzendaritza Nagusiak ez duela baimentzen eremu horretan urte osoan zehar egitura finkorik mantentzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide