Zumaian dira azken egunotan Saharan izan diren Darahliren taldeko kideak

Maria Maya Manterola 2025ko api. 19a, 09:45

Darahliren taldeko zenbait kide, atzo, Tindufeko aireporturako autobusa hartzen. (Maria Maya Manterola)

Goizeko 04:00ak aldera heldu dira Zumaiara. Merkatuan oroigarriak erosi, eta familiak agurtzeko eguna izan zen atzokoa.

Zazpi egun eta sei gauen ostean, itzuli dira jada Darahliren bitartez Saharako errefuxiatuen kanpalekuak bisitatu dituzten dozenaka lagun. Goizean merkatuan oroigarriak erosi ondoren, bazkaldu, eta familiak agurtu zituzten, eta 17:00ak aldera hartu zuten Tindufeko (Aljeria) aireporturako bidea.

Hegazkina zertxobait atzeratu bazen ere, 22:30etan hartu zuen Gasteizeko aireporturako bidea, eta  04:00ak aldera heldu dira Zumaiara. Atseden hartzeko eta han bizitakoa inguruan partekatzeko unea da orain.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide