Caparica Surf Fest txapelketako final-laurdenetara sailkatu da Annete Gonzalez-Etxabarri

Intza Trula

Yago Dominguez, Annete Gonzalez-Etxabarri, Adur Amatriain eta Keoni Lasa, garaipena ospatzen.

Final laurdenetarako txartelari esker, hurrengo denboraldian zehar Challenger Series zirkuituko probetan parte hartu ahal izango du zumaiarrak.

Asteburu bikaina izan da Annete Gonzalez-Etxabarri surflari zumaiarrarentzat. Izan ere, Lisboan (Portugal) jokatzen ari den Caparica Surf Fest 2025 txapelketako final-laurdenetara sailkatzea lortu du, eta bertan lortutako puntuei esker, Challenger Series zirkuituko probak jokatu ahal izango ditu datorren denboraldian.

Zumaiarraz gainera, Euskal Herriko beste bost surflari sailkatu dira Caparica Surf Fest txapelketako datorren fasera: Zarauzko surflari Ruben Vitoriaria, Keoni Lasa eta Adur Amatriain eta Hans Odriozola eta Yago Dominguez, hain justu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide