Ikurrinak balkoietan, Aberri Egunarekin bat eginez

Intza Trula 2025ko api. 20a, 13:30

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen egun horrekin bat egiteko asmoz, ikurrinak eta Nafarroako banderak zintzilikatu dituzte zenbait zumaiarrek balkoietan.

Gaur, apirilak 20, Aberri Eguna da, eta urtero egin ohi duten moduan, Zumaiako zenbait bizilagunek aldarrikapen egunarekin bat egin nahi izan dute, beraien balkoietan ikurrinak zintzilikatuz. Halaber, Nafarroako banderak ere ikusi ahal izan dira zumaiarren etxeetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide