Zumaiako Kbi xake klubeko jokalariak Donostiako Irekian aritu dira astebetez "partida gogor eta luzeak" jokatzen, eta askotariko emaitzak lortu dituzte bertan.
Zumaiako jokalarien artean, Oier Sarasketa Irastortza izan da lehena, hamaseigarren postuan, 6 puntu lortuta eta 150 euroko saria eskuratuta, gipuzkoarren artean bigarren geratu baita. Gainontzeko jokalariei dagokienez, Xabier Aranzabal Agirre 32. postuan geratu da 5,5 punturekin; Erik Villar Juez 74. postuan, 4 punturekin; Oscar Aizpurua Maneses 80. postuan 4 punturekin; eta azkenik, Andoni Harys Palawo Bingan 125. postuan, 1,5 punturekin.
Kbiko jokalarien hurrengo lehiaketa apirilaren 23tik 27ra jokatuko den Euskadiko Txapelketa Absolutua izango da. Bertan Sarasketak hartuko du parte, Gipuzkoako Txapelketatik sailkapena lortu bait zuen. Euskadiko xakelari onenak aurten Legazpin elkartuko dira, eta Sarasketa izango da txapelketako jokalaririk gazteena. Bere helburua "esperientzia hartzea eta Euskadiko onenengandik ahalik eta gehien ikastea" izango dela azaldu dute klubeko partaideek.
