San Telmo jaiak iristear dira, eta herritarren segurtasuna bermatzeko asmoarekin, Zumaiako Udala eta Lurraldebus elkarlanean aritu dira, Zumaia-Donostia autobus linea indartzeko. Gainera, iaz bezala, aurtengoan ere auzoetara eta inguruko herri txikietara joan-etorriak egiteko doako taxi zerbitzu berezia antolatu du udalak. martxan.
Taxi zerbitzua
San Telmo jaiak direla-eta, eta inguruko auzoetara eta herri txikietara itzultzeko autobus zerbitzu publikoaren faltan, Zumaiako Udalak doako taxi zerbitzua eskainiko die bertako biztanleei, "etxerako bidea modu seguruan egin dezaten".
Hiru egunetan eskainiko dute zerbitzua, santelmoetako larunbat eta igande goizaldean, eta errepetizioetako larunbatean. Zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoitzaren parera) joan beharko dute, zehaztutako ordutegiaren barruan. Hori horrela, taxiak Zumaiako auzoetara (Narrondora, Artadira eta Oikiara), Arroara eta Aizarnazabalera itzultzeko balio du.
Ordutegiari dagokionez, 02:00etatik 04:00etara bitartean eskainiko da, eta zerbitzua erabili nahi dutenek Fielatora (Udaltzaingoaren egoitzaren parera) joan beharko dute, zehaztutako ordutegiaren barruan. Bestalde, zerbitzua eskariaren arabera emango da, hau da, erabiltzaileek ezarritako ordutegiaren barruan zehaztutako unean eta lekuan eskatu ahal izango dute. Taxi zerbitzua, gainera, doakoa izango da erabiltzaileentzat, festetatik itzuli nahi duten guztien "segurtasuna eta erosotasuna" bermatzeko. Udalak jakinarazi du bere gain hartuko du zerbitzuaren kostua.
San Telmo jaietan doako taxi-zerbitzu honen helburu nagusia "herritarren mugikortasuna erraztea" dela esan du udalak, batez ere gaueko orduetan, eta ospakizunez "modu seguru eta arduratsuan gozatzeko aukera bermatzea".
Lurraldebus zerbitzua
Taxia ez ezik, Lurraldebus-ek UK49G Zumaia-Donostia autobus zerbitzua indartuko du apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, santelmoetako eta errepetizioetako larunbatetan. Hona hemen ordutegia: