Bertso doinuek alaitu dituzte herritarrak festen atarian

Julene Sorarrain 2025ko api. 26a, 14:45

Hainbat izan ziren oholtza gainera igo ziren bertsolariak, hala nola Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Giro ezinhobean igaro zuten gaua herritarrek, bertso doinuek aretoa alaitzen zutelarik. 

Festen hasierako txupina gaur lehertu den arren, zumaiarrak atzo arratsaldean hasi ziren santelmoetarako motorrak berotzen. Pala egokituko txapelketaren eta txosnaguneko giroaren ostean, herritarrak Zumaienako aretorantz abiatu ziren eguna bertso emanaldi paregabearekin amaitzeko.

Hainbat izan ziren oholtza gainera igo ziren bertsolariak, hala nola Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Jon Maia zumaiarra aritu zen. Hori horrela, giro ezinhobean igaro zuten gaua herritarrek, bertso doinuek aretoa alaitzen zutelarik. 

Argazkiak: utzitakoak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide