Zumaiako masterreko finalak jokatuko dituzte bihar

Julene Sorarrain 2025ko api. 27a, 08:00

Frida Watkins puntista zumaiarra, asteleheneko neurketa jokatzen. (Eraman)

San Telmo egunarekin batera, arratsaldeko 19:00etan jokatuko dituzte Zumaiako Master Serieseko bi finalak. Finalistean artean izango da Frida Watkins zumaiarra, Ihart Arakistainekin batera. Partidurako sarrerak dagoeneko salgai daude. 

San Telmo egunarekin batera, arratsaldeko 19:00etan jokatuko dituzte Zumaiako Master Serieseko bi finalak. Jai Alai League-rako proba puntuagarria izango da emakumeen nahiz gizonezkoen kategorietan. Hori horrela, 18:00etan zabalduko dituzte Aitzuri frontoiko ateak, zesta-eskolako umeen erakustaldi batekin. Finalak, ordea, ordubete beranduago hasiko dira.

Finalistean artean izango da Frida Watkins atzelaria. Herrian jokatzen ari den hau Ligako bosgarren proba puntuagarria da, eta bere lehendabiziko txapela irabazi nahi du Fridak. Astelehenean Ihart Arakistain izango du lagun, eta Helena Barrenetxea, Winter Serieseko irabazlea eta Maia Goikoetxea izango dituzte aurkari.

Gizonezkoen finalean, aldiz, Eñaut Urresti eta Mikel Mancisidor Manci mutrikuarrak lehiatuko dira Xabier Barandika eta Jon Zabalaren aurka. 

Txapelketaren lehen bi jardunaldietan, publikoaren erantzuna bikaina izan da Zumaian eta ez da gutxiago espero finalerako ere. Partiduetarako sarrerak salgai daude www.eramanajaialai.com webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide