Bi txalupa uretaratuko ditu gaur Beduolak

Juan Luis Romatet 2025eko apirilaren 28a

Beduolaren lokalean zaharberritutako bateletako bat. (Beduola Elkartea)

Ekitaldia 17:00etan egingo dute Arranplan. Aurretik, Kofradia parean erakutsiko dituzte zaharberritu dituzten bi ontziak.

Axular ibiltokian duten lokalean zaharberritutako beste bi ontzi uretaratuko ditu gaur Beduola elkarteak. Joxe eta Hiru anai dira batel hauen izena. Uretaratze ekitaldia 17:00etan izango da, Arranplan, baina herritar zein bisitariek aurrez ontziak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute Kofradian, 13:00etatik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide