Uztailaren 5ean jokatuko da aurtengo Itzurun-Arranpla igeriketa zeharkaldia. Igerilariak Itzurun hondartzatik abiatuko dira eta Talaimendiko ertzetik joanda, Arbustain arrapalan bukatuko dute igeriketa saioa. Probarako izen ematea zabalik dela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, kronoak.com webgunera jo beharko da.
Iaz ezin izan zuten hondartza eta arrapala arteko zeharkaldia jokatu, itsasoaren egoeragatik. Itsasoz zeharkaldia ezin zenez egin, alternatiba bat aurkitu nahi izan zuten antolatzaileek, igeriketa saioa errioan egitea, hain zuzen ere. Hura ere bertan behera utzi behar izan zuten, uraren kalitateagatik, analisietan e-coli bakteria aurkitu zutelako.