Euskaraldia 2025

Euskaraldiko hamaikakoa: Eire Salegi

Erredakzioa 2025ko api. 29a, 12:00

Pasa den ostiralean aurkeztu zuten Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoa. Ordura arteko bederatzi lagunei Eire Salegi eta Telmo Irureta gehitu zitzaizkien. 

Eire Salegi da Zumaiako Euskaraldiko hamaikakoko hamargarren izena. Eire musika taldeko kidea da oikiar gaztea. Euskara izan da txikitatik jaso duen hizkuntza beraz horrek hazi eta hezi duela azpimarratu du. Euskarak kultura bat eskaintzeaz gain, izaera bat eraikitzeko aukera eman dio eta oso eskertuta dago hori horrela izanagatik. Kontatzen du bere ama hizkuntza erabili ezin duenean, kanpo faktoreengatik, hain berea den horren falta sumatzen duela.

Eirek euskararekin duen harreman estuagatik Euskaraldiari garrantzia ematen dio. Beretzat, ohiturak aldatzeko aukera oso ona da eta baita poliki poliki herritarrek euskara barneratzekoa ere. Aurrera begiratuz, euskararen erabilpenak kulturari ekarpena egingo dion euskal sortzaileak ekar ditzake, eta horren ongietorriaz eta aberastasunaz diardu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide